XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIKROSKOPIOA (II) (Jarraipena)

Intsusa edo mihilu-muina optika-etxeetan saltzen dute.

Baita plastiko eta beirazko kaxak ere, eta tutuak gordetzea komeni zaizu, ikasketarako materiala gordetzeko erabiliko bait dugu.

Kasu batzutan substantzia koloratzaileak erabiliko ditugu.

Etxeko botikinean aurki dezakezu alkohol iodatua.

Maiz erabiliko dugun beste gai bat metileno-urdina izango da; botikategian eros dezakezu.

Botikategian saltzen duten metileno-urdina kontzentratua izaten da ordea.

Beraz, erabiltzeko orduan urarekin nahastu beharko duzu.

Presta ezazu beti koloratzaile diluitua kantitate txikitan.

Deskribatutako materialarekin, sinplea eta elementala, hemendik aurrera proposatuko ditugun lanak egin ditzakezu.

NOLA ANTOLATU PRESTAKUNTZAK

Maiz askotan zera gertatzen da: gazteek mikroskopioan zerbait ikusi nahi dutenean zuzenki jartzen dute objektua; eta noski, ez dute gauza handirik ikusten; eta, horrela, mikroskopioarekiko interesa galdu egiten dute.

Mikroskopioaz ikusi nahi den objektuak aurrez prestakuntza batzuk behar ditu.

Teknika hauek errazak dira batzuk; besteak, berriz, konplikatuagoak.

Denak prestakuntz teknikak bezala ezagutzen dira.